Egun bat Ortuellan
Ortuellan gauza asko egin daitezke ondo pasatzeko. Egun batzuetan, ostegunetan arratsaldetan, Gorbea aretoan, eraiki berria, pelikula bat ikusi daiteke, pelikula hauek desberdinak dira ostegun bakoitzean; bertan batzarrak eta ikastaroak ere egiten dira. Ortuellako festak badira, bertako kirolak ikusi daitezke eta, batzuetan, parte hartu ahal da. Ortuellako historia aipatzen dituen monumentu batzuk daude herrian. Adibidez, badago monumentu bat, eskola bat eztanda egin zuenean, duela 25 urte, hil egin ziren umeak eta irakasleak errepresentatzen duena. Eskola hau zegoen tokian polikiroldegia eraiki dute. Barrakoitik ibili dezakezu edo bidegorritik Gallartara, Muskizera… joan zaitezke; baita ere Ortuellako alboko auzoetara joan zaitezke buelta bat ematera. Arboledatik ibili dezakezu, eta hortik Ortuella ikusi.
