Hilabete askotan, Hegoafrikako udal ospitale bateko 311. gelako madarikazioan sinetsi izan dute bertakoek. Goizero zaintza intentsiboetarako gela horretan hilotz bat aurkitzen zuten ostiraletan, hutsik egin gabe. Egia da paziente guztiek tratamendu larriak jasan zituztela, baina ez zeuden hiltzeko arriskuan. Mediku-taldea, harrituta, airearen kutsadura bakteriologikoa izan ote zitekeen pentsatzen hasi zen. Biktima ugarien familiek eskatuta, agintariek ikerketa bat eskatu zuten.
311. gelan, bitartean, ostiralero hilotz bat aurkitzen jarraitu zuten, eta azkenean, erizain edo mediku ero baten ekintza ote zen susmatzen hasi zirenez, gelan ezkutaleku bat prestatzea otu zitzaien, zer gertatzen zen ikusteko.
Hurrengo ostiralerako asko falta zen, baina mediku-taldea oso urdurik zeuden. Hurrengo egunetan mediku-taldea gaixoei zenbait bazekiten galdetu zien, baina hor gertatzen ari zela esan barik. Mediku batek zerbait proposatu zuen nor zen jakiteko: ostiraletan libre zeuden medikuen eta erizainen lista bat egitea. Lista horrek asko lagundu zuen, baina lista hori oso luzea zen.Ostirala ailegatu zen eta gela horretan berriro hilotz bat agertu zen. Momentu horretan mediku-talde bat gaixoei zerbait bazekiten galdetu zieten, baina ez zekiten ezer.Hurrengo egunean gogoratu ziren kamara bat jarri zutela gela horretan, kamara hartu zuten grabatutakoa ikusteko, baina ez zen ezer ikusten hiltzaileak eztali zuelako. Hurrengo ostiralean, gaixo bat agertu zen gela horretan, baina hiltzailea ez zuen hil. Mediku-taldea zerbait bazekien edo hiltzailea nor zen bazekien galdetu zioten eta bera hiltzailea nor zela bazekiela esan zuen: ospitaleko nagusia.